Antonio Brufau Repsolen presidenteak gaur goizean berretsi du taldearen inbertsio-erronka. Aldi berean, 2008-2012 Estrategia Plana zein ondo ari den betetzen azaldu du pozarren, bai eta Upstream lan-arloak azken urteotan izan duen garapen sakona azpimarratu ere. Haren mintzaldia Muñatones jauregian antolatutako topaketan zehar jazo da, Petronor findegiko zuzendari eta sail-arduradunekin izandako bilera-barruan.
Antonio Brufaurekin batera bertan izan dira hizlari Mario Fernandez eta Josu Jon Imaz. BBKren lehendakariak erakunde bizkaitarraren industria-sektore zein energia-enpresen aldeko apostua segurtatu du, eta Petronorren buruak, berriz, Repsolen nahiz BBKren FMU egitasmoaren aldeko inbertsio-erronka eskertu du, “hain zuzen ere krisialdian errazena kontrakoa egitea izan zitekeean unean”.
Ondoren, Antonio Brufauk eta Mario Fernandezek Fueloila Murrizteko Unitatearen eraikuntza bertatik bertara ikusi dute. Elkarrekin izan dira Pedro Fernández Frial, Donwstream zuzendari nagusia, César Gallo espainiar findegi-arloaren zuzendaria eta Víctor Pérez de Gezuraga, Petronorren zuzendari nagusia.