Petronor eta Repsol Fundazioaren beken emanaldia Muskizen

Muskizko hogeita hamabost gaztek jaso dituzte, gaur, Repsol Fundazioak eta Petronorrek elkarrekin 2010-2011 ikasturterako eskainitako bekak. Zehatz-mehatz, hogeita zortzi mutil eta zazpi neska izan dira.

Lanbide Heziketa ikasi nahi duten Muskiz, Abanto-Zierbena eta Zierbenako udalerrietan bizi diren neska-mutilentzat burututako beka-programa honi orain dela hiru urte ekin zitzaion.

Hirugarren ekitaldi honetan 80 gaztek lortu dute bekaren bat, 35 Muskizkoak dira, 34 Abantokoak eta 11 Zierbenakoak. Horretara, iaz baino 12 gehiago dira eta 2008an baino 25 gehiago. Aurtengo ikasturte honetarako beka-aurrekontua 217.500 eurokoa da.

Beka-emanaldia Muskizko Udaletxearen Batzar Aretoan eratu da eta bertan izan dira Gonzalo Riancho alkatea, César Gallo Repsol Fundazioaren zuzendari nagusia eta Josu Jon Imaz Petronorren lehendakaria.

 

Argazki gehiago hemen