Eusko Jaurlaritzak erabat onetsi ditu Fueloila Murrizteko Unitateari dagozkion instalazioetan Petronorrek indarrean jarri dituen bi egitasmoak. Hain zuzen ere, onetsi ezezik saritu ere saritu ditu “koke unitatearen baitan ezarritako gas-konpresorearen abiada aldarazteko sistema mekanikoaren berrikuntza eta energia-eraginkortasuna” zein “goi mailako energia-errendimendua bideratzeko kogenerazio-instalazio berria”.
Onespen hau hitzez aitortzeaz gainera, hainbat dirulaguntzaz bermatu da, 64.521 euroren laguntzaz alegia. Horrez gainera, energia-eraginkortasuna dela eta, beste lau dirulaguntza ere lortu ahal izan dira, 131.246 euro oro har.
Laburbilduz, batez beste Petronorrek 260.288 euro bezainbateko dirulaguntzak jasoko ditu Jaurlaritzaren aldetik, berrikuntzaren zein energia-eraginkortasunaren arloetan egindako ahaleginengatik.