Petronorrek behar duen besteko argindarra eragin

Gaur aurkeztu den Kogenerazio unitateaz Petronorren argindar-ekoizpena 100.000 kW ordukoa da. Erdia (%52) barne-kontsumorako erabiliko da eta beste erdia (%48) Sare Elektriko orokorrera esportatuko, Fueloila Murrizteko Unitatea indarrean jartzen ez den artean.

Orduko 100.000 kWko argindar-kogenerazio hau Euskal Autonomia Erkidegoaren argindar-ekoizpen osoaren %3,9 bezainbat da, hau da, Garoñako zentral nuklearraren generazioaren %25ren pareko, baina energia-eraginkortasun handiz lortua eta ingurumen-agintaritzak gomendatutako baliabideez.

Egitasmoa gaur aurkeztu dute prentsa ekonomiaren aurrean Josu Jon Imaz, Victor Pérez de Gezuraga eta Fran Fernández arduradunek, alegia Petronorren lehendakariak, zuzendari nagusiak eta Kalitate, Segurtasun eta Ingurumen zuzendariak, hurrenez hurren.

 

Bideoa ikusi