Georgiako “Kaz-Berk” ballet koreografikoa Muskizen izango da. Bihar arratsaldeko 20:00etan Kaz-Berken gudari ospetsuek ikuskizuna azalduko dute Meatzari Aretoan.
Kondairak dioenez, Georgiako Kazbek mendiko Betlemi monasterioaren zaindariak izan ziren. Europa osoan ezagunak, 25 artista hauek (Errusiako Federakuntzaren Institutu Koreografikoak aukeratutako dantzariak, abeslariak eta perkusionistak) dioten bezala, koreografia eta perkusio ikuskizun “izugarria” egiten dute.
Sarrerak: 12€, lehiatilan eta BBKn.