Muskizek eta Abantok “Beldur Barik 2011” txapelketa abian jarri dute: Berdinsareak antolatutako lehiaketa honek genero-indarkeriaren aurkako borrokan gazteria erakartzea du helburu.
Txapelketa Euskadiko 12-26 urte bitarteko gazteentzat burutua dago. Edozein arte-adierazpen aurkeztu ahal izango da: arte plastikoak, dantza, musika, ideiak, proiektuak, performance etab., betiere guztiak askatasunaren, berdintasunaren, zein errespetuaren alde eta genero-indarkeriaren aurka jarrerak azalduz.
Lanak maila bitan banatuko dira (12-17 urtekoak eta 18-26 urtekoak). Guztira hiru sari izango dira dirutan eta beldurbarik.org Webean erakutsiko dira.
Gainera, Muskizko eta Abantoko-Zierbenako udalek 500€ oparituko dizkiete herri bakoitzeko bi lanik onenei, maila bakoitzeko bana. Horrez gainera, Muskizko eta Abanto-Zierbenako udaletako Berdintasun Sailek hainbat ekintza antolatuko dituzte genreo-indarkeria ekiditzeko asmotan.
Azaroaren 25an Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunean herri bakoitzeko lanak erakutsiko dira (Muskiz eta Abanto-Zierbenan). Muskizi dagozkionak Gaztegunean ikusi ahal izango dira. Ondoren, ekitaldia izango da herri bakoitzean eta han ezagutuko dira tokian tokiko txapelketa-irabazleak.
Txapelketaren oinarriak: Muskiz eta Abanto-Zierbena
Inskripzio orriak: Muskiz eta Abanto-Zierbena
*Informazio gehiago:
MUSKIZ
-Berdinatasun Saila: 946 70 99 36
ABANTO-ZIERBENA
-Berdintasun Saila: 94 636 17 37/39
–berdintasuna@abanto-zierbena.org
Beldur Barik: http://www.beldurbarik.org