Muskizko Meatzari Aretoan banatu ziren atzo, arratsaldeko 20:00etan, Ezkerraldeko DEIA “Hemendik Sariak”. Emanaldian zehar, Muskizko Oihartzuna abesbatzak hainbat kanta eskaini zituen.
Xabier Lapitz Onda Vascaren kazetariak izan zen “Deiak Ezkerraldeari egindako omenaldia” aurkezteaz arduratu zena. Horrez gainera, Iñigo Camino Deiaren zuzendariak bere herriari eskainitako hitz sentikorrez emanaldiari hasiera eman zion: “Muskizen arduratzen nauen guztia aurkitzen dut, hemen ikasten ikasi nuen, etxean nago, pozik nago, lagunekin nago, hori da Deia, hori da Muskiz, hori da Hemendik, betirako adiskidetasuna”.
Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak emanaldian parte hartu zuen ezkerraldeko ekitaldi honetan eta Oskar Martínez Zamora Ortuellako alkateari Kultura Etxeari zegokion Berrikuntza saria eman.
Berrikuntza sariaz gainera, beste sari hauek banatu ziren atzo:
-Bizkaia Saria: Javier Clemente.
-Kultur Saria: Mendi Alde Dantza Taldea.
-Gizarte Ekintza Saria: Miranda Fundazioa eta Bikarte Elkartea.
-Enpresen Gizarte Erantzukizun Saria: Tecuni.
-Ekonomia Sustapen Saria: AutoNervión.
-Kirol Saria: Zierbenako Arraun Elkartea, Trapagaraneko Txirrindulari Kluba, Sestao River eta Muskizko Eskubaloi Kluba.
-Omenaldi Saria: Txutxi Aranguren.