Eusko Jaurlaritzak Gallartako Bodovalle meategia Kultur Ondasun izendatu du, Monumentu-Multzo deritzan maila barruan.
Bodovalle Bizkaiko aire zabaleko meategirik handiena da (700m luze, 350m zabal eta 150m sakon). Hemendik aurrera, adierazpen honi esker, Bodovallek babes berezia izango du beste hainbat ere tarteko, alegia: Orconera trenbidearen tunela, Concha II.etik Cadegaleko kiskaltze labeetaraino doan trenbide-sarrera, planu inklinatua, jardina eta Ezequiela Meatzeko gaztelutxoa. Gainera, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak eta meatzarien etxebizitzek oinarrizko babesa izango dute.
Albistea bat dator Meatzaritzaren Museoaren Kultura Elkartearen 25. urteurrenarekin, eta berria pozarren zein esker onez hartua izan da elkartearen baitan. “Adierazpenak, garrantzi ekonomikoa aitortzeaz gainera, Euskal Herrian burdin-meatzen ustiapenak eta eraldatzeak izan duten gizarte eta kultura-garrantzia onetsi ere onesten ditu”, esan zuen Carmelo Uriarte Olano Meatzaritzaren Museoaren presidenteak.