Azken datuen arabera, Petronorren izandako bajadun istripuak %42 gutxitu dira 2011an. Bajadun istripuen Frekuentzia Indize (FI) Orokorra 1.75ekoa izan da, bigarren daturik onena 2006tik hona.
2011an izandako istripugarritasuna nabarmen hobetu da, urte osorako ezarritako helburua betez. 2010an FIa 3 izan bazen, 2011an 1.75ra murriztu da, azken urteotako beherapen-joerari eutsiz.
Aipatu beharra dago gainera, findegiaren beraren langileen artean gertatutako istripuak argi asko gutxitu direla. Emaitza onak, istripuak eta arriskuak ekiditzen jarraitzeko.