Mila pertsona inguru Burdina-Mendien Bide Berdean zehar abiatuko dira, bihar, Athletic animatzeko eta gure meatze-iraganari dagokion “Aliron” hitza aldarrikatzeko.
La Aceña (Galdames) eta Somorrostro ikastetxearen arteko 9 kilometroak zeharkatuko dituzte Somorrostro Irakas Guneko eta IES Dolore Ibarrruriko ikasleek Enkarterrialde Landa Garapenerako Elkarteko, Abanto eta Muskizko udalen ordezkariekin batera. Ekimenari “Alironaren bila” zaio izena, ez baita alferrik “Aliron” hitza Bizkaiko meatzaldean sortutzat aldarrikatu.
Ibilaldiaz gainera, Somorrostro Irakas Gunearen eta IES Dolore Ibarruriren arteko futbol partida antolatuko da. Bestalde, Juego de Damas antzerki taldeak Alironaren jatorriaren inguruko obra aurkeztuko du. Bertan Athleticen hainbat jokalari egongo dira, neskak zein mutilak, Isma Urtubi tarteko. Esan ere esan beharra dago, Herri Irratiko Jose Iragorriren eskutik “bakailaoa” entzuteko aukera izango dela.
Petronorrek ekimenean parte hartu nahi izan du. Horretarako, Athleticen zenbait produktu eskaini ditu, parte hartzaileen artean zozketatuak izan daitezen.