Capital aldizkariak Iraunkortasun Saria eman dio Petronorri, energia kostuen murrizketan zein CO2 isurien gutxitzean egindako lanagatik. Fran Fernandez Findegiko zuzendariorde teknikoak saria Roberto San Salvador Deustuko Unibertsitateko Komunikazio errektoreordearen eskuetatik jaso du.
Gaur goizean, Bilboko Udaletxean izandako emanaldian Capital aldizkariak hiria omendu nahi izan du, izen handiko epaimahaiak hautatutako, enpresa sari batzuen bidez. Gauzak horrela, Iraunkortasun Saria Petronorrentzat izan da, 108 milioi euroko inbertsioz 2016rako bere CO2 isuriak %15ean murrizteko plana abian jarri baitu.
Petronorrez gainera, Bilboko Portuak Azpiegitura Saria lortu du, Bilbao Ria 2000 Hiri Eraldatzearena, Nazioarteko Bihurtzearen Saria Iberdrolarentzat izan da, Progenika Enpresarik Berritzaileena da, Berrikuntza Sustapenaren Saria Innobasquek jaso du, BBK-k bere Enpresa Jardueragatik omendua izan da eta Capital Bilboko Hiria Saria Guggenheim Museoak eskuratu du. Sener eta Idom enpresek ere epaimahaiaren aipamen berezia izan dute.
Juan Llobell, Capitalen zuzendaria, eta Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea, ekitaldiaren buru izan dira.