Abanto-Zierbena Muskiz Txirrindulari Elkarteak arrakastaz antolatu zuen, igandean, Gallarta-Gallarta IV. Zikloturista Martxa. Aurten ere Petronorren babesa izan du.
161 txirrindularik Gallartako anbulatorioan bildu ziren igandean, goizeko 9etan, 103 kilometroko martxa honetan parte hartzeko. Ibilbideari, Kobaroneko, Las Muñekaseko, La Granjako eta Putxetako altuak izateaz gainera, Las Calizasekoa gehitu zitzaion, martxaren azkenengo aldapa bezala. Honela, parte-hartzaileek 2013ko Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidearen malda honetatik pasatu ziren.
Parte hartu zuten guztiek Spiuk betaurreko bana, Gari Bikesen botilatxoa eta bertan ere erosketak egiteko %15eko deskontuko kupoia jaso zuten. Gainera, maillot bat, 2 ekipazio, 2 kasko eta txirrindulari zapatila batzuk zozkatu ziren parte-hartzaileen artean.
Argazkiak, hemen.