Eneko Corrales eta Alvaro Carral Mendiz Mendi-Petronorren txirrindulariak, pasa den maiatzaren 25ean, Euskadiko BBT Openaren laugarren frogaren podiumera igo ziren. Lasterketa honek Euskadiko Txapelketarako balio zuen.
Pasaiako zirkuitu bizkor zein tekniko honetan Mendiz Mendi-Petronorren Alvaro Carral txirrindulariak izan zen garaile eta Eneko Corralesek bigarren postua lortu zuen, Euskadiko Txapeldunaren maillota lortuz.
Zorionak mutilak!