Iago Herrerinek, Peio Agirreoak eta I

Iago Herrerin, Athleticen atezaina, eta Peio Agirreoa zein Iñaki Lafuente atezain ohi gorrizuriak hitzaldia eskainiko dute, gaur, Muskizko Meatzari Aretoan.

“Atezaina. Taldearen espezialista” hitzaldian, Herrerin, Agirreoa eta Lafuente Athleticen izandako esperientziaz mintzatzeaz gainera atezainaren garrantzi zein eginkizunaz mintzatuko dira.
 
Gaur arratsaldean, Meatzari Aretoan, 18:30an, izango den hitzaldia BYP Eventos Deportivosek antolatu  du eta Petronorren babesa dauka.