Barakaldoko La Inmaculada eta Indautxuko (Bilbo) Jesuitas ikastetxeetako 60 ikasle inguruk Petronor bisitatu dute.
Ikasleek Petronorren historia eta fintze prozesua gertutik ezagutu zuten Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikaria gidari.
Findegiari buruzko azalpen bideoa ikusteaz eta Petronorreko instalazioetan zehar ibiltzeaz gainera Luzero Puntako Itsas-terminalera ere gerturatu ziren.