2014ko Repsol Gidak 3 Eguzki eman dizkie Euskadiko 8 jatetxeri. Eneko Atxaren Azurmendi jatetxeak 3 Eguzkiak lortu ditu lehen aldiz eta Akelarrek, Arzak, Etxebarrik, Martin Berasategik, Mugaritzek, Neruak eta Zuberoak sari nagusia mantendu dute.
Repsol Gida berriak bere formatu, ikusgarri eta erosoa, sendotuz aurkeztu da, hiru ataletan banatuz: Espainiako zein Portugaleko Errepideen Mapen Gida, Turismo Gida Jatetxe Onenekin eta Zapore Onenen Ibilbide Gida, zeinetan Perretxikoak eta kostako malko Ilarrak gehitu dira, Euskadiko proposamen gastroturistiko bezala.
Edizio berri honetan, zeinetan Portugalen informazioa gehitu da, 37 dira hiru Eguzkiak dituzten jatetxeak: 33 espainiarrak eta 4 portugaldarrak. Gainera, gidaren 35. urteurrena dela eta konpainiak “1979-2013, 35 años apoyando la gastronomía española” liburua argitaratu du, Antonio Brufau Repsolen presidentearen hitzaurrearekin eta Ferran Adriaren zein Rafael Anson Gastronomiaren Errege Akademiaren presidentearen artikuluekin.
Euskadin, Madrilen bezala, sari gastronomiko nagusiena, Repsolen hiru Eguzkiak, dituzten jatetxe kopururik handiena dago (Azurmendi, Akelarre, Arzak, Etxebarri, Martin Berasategi, Mugaritz, Nerua eta Zuberoa). Honako hauek Repsolen Eguzki bi dituzten 15 jatetxeetara gehitzen dira. Horietako bat, Marques de Riscal, Eguzki bat izatetik bi izatera pasatu da. Beste 20ak Repsol Eguzki bana daukate.
Gainera, Repsol Gidak euskal 10 ardorik onenak aipatu ditu Arabako Errioxako zein Arabako Erriberako ardo-kalitatea, berriro ere, frogatuz.