Futboleko Liga Profesionalak Ernesto Valverde Athletic Clubaren entrenatzaileari urtarrileko entrenatzailerik onenaren saria eman dio.
Athleticek urtarrilean jokatu dituen lau partiduetatik hiru irabazi ditu eta bat galdu du. Gainera, pasa den igandean, San Mamesen jokatutako Real Madriden kontrako partiduan lortutako berdinketarekin, Valverderen taldeak, 43 punturekin, taularen laugarren postuan sendotu da, Champions Leaguerako postuan.
Valverdek saria jaso du, gaur goizean, Lezamako instalazioetan.