Petronor.info jendearentzako arreta bulegoak ateak itxi ditu lau urteren ostean

Petronor.infok (Zendeja Kalea, 31) ateak itxi ditu lau urte eta erditan zehar, Muskizen,  jendearentzako arreta bulegoa izan ostean.

Jendearentzako arreta eta informazio bulego hau herriko zein inguruko pertsonak findegiaren eta bere proiektuen gainean, FMU-ari buruz bereziki, informazio guztia emateko helburuarekin sortu zen.

Koke Planta abian dago eta gero eta gutxiago ziren FMU proiektuari edo findegiari berari buruz informazio eske Petronor.infora gerturatzen zirenak. Horregatik, Petronorrek bulegoa ixtea erabaki du, bere informazio zeregina bete baitu.

Petronor.infok eskerrak eman nahi dizkie muskiztar guztiei bulegoak izandako harreragatik eta findegiaren zein bere proiektu edo ekimenen inguruan erakutsitako interesagatik. Nahiz eta denda itxi webgunea eta Petronor.inforen profil sozialak abian jarraituko dute.