Athleticen Lagunarte Elkarteak Athletic Eguna antolatuko du gaur, Muskizen, Champions Leaguerako aurre kanporaketarako sailkapena ospatzeko asmoz.

Athletic Eguna gaur goizean hasiko da, Muskizko San Juan Plazan, lagunarteen ongietorriarekin, 11:30ak aldera. Egun guztian zehar adin guztietarako ekintzak izango dira: txikigunea,  herri kirolak, herri bazkaria, musika, dantzaldia… eta lagunarte gorrizurien trofeo emanaldia.

Jai eguna, 20:30etan, amaituko da Betagarriren kontzertuarekin.

Animatu zaitezte!