Muskizko V. Familia Lasterketan 600 pertsona inguruk parte hartu zuten atzo. Ume zein nagusiak kirolaz gozatu zuten familiarekin, Petronorren babesaz, El Correok antolatutako froga honetan.
Lasterketa goizeko 11:00etan hasi zen Donibane Poligonoan. Gurasoak, seme-alabak, aitite-amamak… guztiak Muskizko Ikastolaren inguruan bildu ziren 1.5km-ko ibilbidea, familiarekin, egiteko.
Lasterketa amaitu ostean, indarrak edari zein elikagai energetikoekin berreskuratu eta gero, txikiek haientzat zuzendutako zenbait ekintzaz disfutatu ahal izan zuten: Valen Magoaren magia espektakulua, puzgarriak eta zozketak.
Begoña Romo Petronorren Kanpo Harremanetako arduraduna, Gualber Atxurra Findegiaren Erakunde Harremanetako teknikaria, Luis Norberto Gomez Aldundiaren ordezkari, El Correoko Ramon Sires eta Txus Romon Muskizko Udalaren zinegotzia antolatzaileek lortutako 792€-ko txekea eskaini zioten Muñatones Atletismo Klubari. Tomas Arranz klubaren presidenteak txekea jaso zuen.
Argazkiak, hemen.