Iraide Florezek Emakumeen Euskadiko Bola-Joko Txapelketa irabazi zuen Zierbenan, irailaren 20an. Begoña Romo Petronorren Kanpo Harremanetako arduraduna eta Maribel Salas telebista antzezle famatua ekitaldiaren amabitxiak izan ziren.
Emakumeen Euskadiko Bola-Joko Txapelketa gero eta sendoago dago eta 24 jokalari inguruk parte hartu zuten, baina azkenean Iraide Florez izan zen txapelduna, Zuriñe San Martin bigarrena eta Lorena Renovales hirugarrena. Lehen hiru postuak Zierbenan gelditu ziren. Gizonezkoei dagokionez Kepa de Ugartek irabazi zuen.
Txapelketa III. Katxete Egunaren barnean egin zen, Zierbenako La Cuesta auzoan, 200 pertsona inguru bertaratu zirelarik.
Argazkiak, hemen.