Petronorrek, Repsol Fundazioak eta SPRI-k Energia eta Ekintzailetzari buruzko jardunaldia antolatuko dute, datorren ostegunean (urriak 16), Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Elkartegian (Zamudion). Helburua topalekua sortzea da, gizarteak, bere eragile dinamikoenen bitartez, ekintzailetzaren abantailak eta aukerak ikus dezan.
Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatua, Cesar Gallo Repsol Fundazioaren presidenteordea eta Estibaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordea topaketa eta eztabaida jardunaldi hau ireki eta aurkezteaz arduratuko dira.
Jarraian, lehendabiziko 5 hitzaldiak zein eztabaida hasiko dira eta, Iñaki Tellechea SPRIko Enpresa Sustapen zuzendaria buru, Euskadiko ekintzailetza teknologikoaren eragile dinamizatzailei buruz hitz egingo da: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, Innobasque, Repsol Fundazioa, Mondragon Unibertsitatea eta BIC Gipuzkoa Berrilan.
Atsedenaren ostean lehen aipatutako eragile dinamizatzaileen laguntzaz hasitako bost proiektu ezagutaraziko dira. Elena Gonzalezek, Jesus de la Fuentek, Garceran Rojasek, Raul Perez-jimenezek eta David Eguizabalek beraien esperientzia azalduko dute. Mintzaldien ondoren, Juan Diego Beaz-eko zuzendari nagusiak mahai-ingurua moderatuko du. Bertan zure enpresa sortzeko erabakiaren inguruan hitz egingo da.
Ondoren, beste hitzaldi txandari hasiera emango zaio “ikerketatik enpresara” gaiaz mintzatzeko eta eztabaidatzeko, Javier Garcia Tejedor Tecnalia Research & Innovationeko Energia eta Ingurumen Saileko Negozio Garapen Zuzendariaren moderaziopean.
Egitaraua, hemen.
Prentsa Oharra, hemen.