Petronorrek, 2014-2015 ekitaldian zehar, goi mailako 75 tekniko langabetu planta kimikoko operadore bezala prestatuko ditu. Horietatik %60a inguruko hiru herrietakoak dira.
2014-2015 ekitaldian zehar goi mailako 75 tekniko langabetu planta kimikoko operadore bezala prestatuko dira. 2014ko otsailean Lanbiden ireki zen izena emateko epea eta 400 pertsona baino gehiago aurkeztu ziren. Horietatik 25 aukeratuak izan ziren, maiatzean hasi eta 2015eko otsailean amaituko den, ikastaro teoriko-praktikoa egiteko. Azpimarratu beharra dago hautatutako teknikoen %60a Muskizkoak (%40), Abantokoak (%12) eta Zierbenakoak (%8) direla.
Azaroaren erdialdera ikastaro berri bati hasiera emango zaio, zeinetan beste 30 teknikari aukeratuko dira, hasieran izena eman zuten 400en artean. Ikastaro hau abuztuan amaituko da. Gainera, 2019 arte 48 operadore erretiratuko dira, beraz beste 20 pertsona beharrezkoak izango dira lan poltsa osatzeko.
Somorrostro Irakas-gunearen kolaborazioarekin eta Lanbideren dirulaguntzaz, 9 hilabete ingurutan, ikasleek heziketa teorikoa jasoko dute eta Petronorren praktikak egingo dituzte. Ondoren, gutxienez %60a enpresak kontratatuko ditu. Kurtsoa gainditu arren kontratatzen ez direnak lan poltsa batean, erreserba moduan, geratuko dira.
Petronorrek 1998an ibilbide berriari hasiera eman zion findegia bere beharretara egokitutako pertsonez osatzeko, horregatik berezko kurtsoa antolatu zuen: “Planta Kimikoko Operadore Ikastaroa”. Geroztik 14 deialdi izan dira eta 318 pertsona kontratatu dira, langileen adin maila txikiagotuz, 2000ko 47.7 urtetatik 2013ko 41.99-etara.