Espainiako eta Frantziako Futbolari Anputatuen Elkarteek partidua jokatu zuten larunbatean, Gallartako San Miguel zelaian, beren egoera errebindikatzeko asmoz. Espainiako taldea 3-2 irabazi zion frantsesari.
C.D. Gallartaren futbolari ohia den, Mikel Valmaseda abantoarrak –zeini lan istripuaren ondorioz hanka moztu zioten- Espainiako kirolari anputatuen elkartearen sorkuntzan parte hartu du. Larunbatean Mikelek, gizarte ekimen hau ezagutzera emateko eta herritarren babesa lortzeko asmoz, –Abanto-Zierbenako Udalarekin, Gallarta Futbol Klubarekin eta inguruko erakundeekin batera- Espainiako eta Frantziako jokalari anputatuen arteko partidua antolatu zuen, 2 jokalari euskaldun parte hartu zutelarik. Azkenean, talde espainiarra topaketaren garailea izan zen, frantsesei 3-2 irabaziz.
Partidu solidarioan bildutako dirua –Espainian modalitate honetako lehen topaketa izan da- kirolari ezgaituen elkarte honentzako izango da, Espainian anputatuen futbol taldea sortu ahal izateko, federatzeko xedez.
Begoña Romo Petronorren Kanpo Harremanetako arduraduna bertan izan zen eta konpainiari – bere babesaren esker- eskainitako trofeoa jaso zuen.
Argazkiak, hemen.