“Ez diogu inori arrainik oparituko, baina agindu dezaket eta agintzen dizuet, kalitatea eta prezioa baino ez dugula kontutan hartuko edozein kontratazio egiterako orduan. Entzun eta adituko dizuegula, eta kala handi honetan arrantzan egiten lagunduko dizuegula”. Andreu Puñet Petronorren kontseilari ordezkariak esana, gaur goizean, 60 hornitzaileren aurrean, oil&gas sektoreak euskal industriari eskaintzen dizkion aukerak azaltzeko Orkestra–Lehiakortasunerako Euskal Institutuak antolatu duen jardunaldiaren baitan.
Gordina eta lehen gaiak eskuratzeaz gainera, 5.500 M€/urteko da Repsol Taldearen erosketa-ahalmena. Eta 100 M€/urteko, berriz, Petronorrena soil-soilik, materialetan zein zerbitzutan. Erosketa-saski garau honetara iritsi ahal izateko urraspideen berri eman du Andreu Puñetek, gaur goizean, Deustuko Unibertsitatean, eta baita hornitzaile guztiei behar besteko informazio guztia emango diela agindu ere.
Lehen oinarrizko informazioa, hemen.
Oinarrizko informazioa SlideSharen, hemen.