Petronorrek bihar estreinatuko ditu berriz bere instalazioak, Etenaldiaren ondoren. Aldi horretan lantegikoak ez diren 1.200 pertsona inguruk Konbertsioko eta A Guneko instalazioak ikuskatu eta berritu dituzte.
Tokiko adituek (600 pertsona baino gehiago), estatukoek, Europakoek eta baita Estatu Batuetakoek ere, Konbertsioko zein A Guneko instalazioak ikuskatu dituzte, punta-puntakoak diren instalazioak edukitzeko. Segurtasuna, ingurumena eta berrikuntza izan dira hilabete eta erdi honetan zehar egindako lanen hiru oinarriak.
Geldialdirako 42 milioi euroko inbertsioa egin da, eta ez da findegian teknika seguru eta aurreratuagoak lortzeko egindako inbertsio bakarra izan. Une oro egin beharreko mantenimenduak 15 milioi euro kostatzen du urtean eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta isuriak murrizteko inbertsioak ere egiten dira, segurtasunean eta ingurumenean egindakoez gain.
Gainera, barruan zein kanpoan prozesuaren xehetasun guztien berri emateko komunikazio kanpaina egin da lehenengoz. Egunero newsletterra argitaratu da, inguruan dibulgazio panelak jarri dira eta agintari, prentsa, irrati zein telebista profesionalentzat bisitaldiak antolatu dira.
Prentsa Oharra, hemen.