Abanto-Zierbena Muskiz Txirrindulari Elkarteak Gallarta-Gallarta VI. Zikloturista Ibilaldia antolatuko du igandean, maiatzak 3; aurten ere Petronorren babesaz.
103 kilometroko martxa goizeko 9:00etan hasiko da Gallartako (Abanto-Zierbena) institututik eta La Arena, Kobaron, Muskiz, Sopuerta, Las Muñekas, Samano, La Granja, Guriezo (anoa-postua), Turtzioz, Sopuerta, Muskiz berriro ere, Putxeta eta Las Calizasetik pasatuko da, Gallartara bueltatu arte.
Ibilaldian parte hartu ahal izango du 16 urtetik gorako eta Federazio Baimena indarrean duen edozein pertsonak. Lizentzia indarrean ez dutenek eguneko lizentzia hartu dezakete ibilaldian parte ahal izateko. Izen ematea egun horretan bertan izango da, irteera gunean, goizeko 7:30etatik aurrera eta ibilaldia hasi baino 30 minutu lehenagora arte.