Cross Country eta Superenduroko Ivan Lopez XVI. Oroimena izan zen larunbatean, Kobaronen (Muskiz), Euskadiko Txapelketarako bi froga puntuagarri izanik. Ekimena Petronorren babesa izan zuen.
Lehen froga umeen Cross-Countrya izan zen. Antolatzaileek diseinatutako ibilbideari bueltak eman zizkioten ordu batean zehar, lasaitzeko, hidratatzeko eta indarrak berreskuratzeko derrigorrezko geldialdiak ere eginez. Hasiberrien mailan Egoi Remiro Muskizko pilotua izan zen garaile, Paul Bravo bigarren eta Anartz Remiro muskiztarra hirugarren. Gazteen mailan Unai Gerrikaetxebarria irabazi zuen, Ander Aristeren eta Ricardo Iglesiasen aurretik.
Froga hau amaitu ostean Superenduro txapelketa hasi zen, gertakizunaren antolatzailea den Moto Club Ivan Lopezek Euskadiko Federazioari proposatutako modalitate berria. Guztira 32 pilotuk hartu zuten parte, hainbat oztopoz (tranpalez, dubbyz, edukiontziz, kamioi gurpilez, peiaz, are zein harri gunez, etab.) betetako ibilbidea eginez. Esan beharra dago txanda bakoitza 8 minutukoa, gehi buelta bat, izan zela.
Jardunaldia lasaitasun osoz eman zen baina finalen aurreko fasean istripu larriak gertatu ziren; DYAk ordu erdian hiru bidai egin behar izan zituen. Honengatik antolatzaileek eta pilotuek froga amaitutzat ematea erabaki zuten, gainera finaletako bat egina zen; hauek dira klasifikazioak: Alexander Hidalgo lehena, Benjamin Torre bigarrena eta Jon Otamendi hirugarrena.
Argazkiak, hemen.