Petronorrek 293 pertsonen bisita jaso zuen apirilean. Euskadiko zein Estatuko, ikastetxe, institutu eta unibertsitateetako ikasle eta irakasleak Findegira gerturatu ziren bere instalazioak eta finketa prozesua gertutik ezagutzeko asmoz.
Bisita guztiek bere ibilbidea Muñatones Jauregian hasi zuten. Bertan ongietorria jaso eta gero, maketa gelara gerturatu ziren, non Muskizko findegiaren historiari buruzko bideoa ikusteaz gainera, bere funtzionamendua ezagutzeko aukera izan zuten, Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduradunaren azalpenen bidez.
Ohikoa denez, ikasle zein irakasleak Petronorreko instalazioetan zehar ibili ziren, kontrol geletako bat bisitatu zuten eta Luzero Puntako Itsas-terminalera ere gerturatu ziren.