“Gune konfinatuen barruan lan egiten duten pertsonen segurtasuna bermatzea ezinbestekoa da, ezagutza duten pertsonak izan behar dira, prestatuak eta esperientziadunak, langile kualifikatuak baina egiten dutenaren eta lan egingo duten lekuaren ezaguera izan behar dute. Garrantzitsuena segurtasunaren alde jardutea da, ezin da ez ikusiarena egin, ezin ditugu gure eginbeharrak utzi, guztia ez du balio” azpimarratu zuen Carlos Yoldik Osalanek antolatutako gune konfinatuei buruzko jardunaldian.
Osalanek Gune Konfinatuen inguruko Jardunaldi Teknikoa antolatu zuen, pasa den maiatzaren 8an, eta Carlos Yoldi Petronorren Enpresa Jardueren koordinatzaileak hizlari moduan parte hartu zuen, Findegian gune konfinatuak nola kudeatzen diren azaltzeko.
Izaskun Urien Osalanen zuzendariak Gune Konfinatuetako Lan Arriskuei buruzko Jardunaldia ireki eta aurkezteaz arduratu zen, Bilboko Itsas Museoan; bertan 250 pertsona izan ziren. Inaugurazioaren ostean hitzaldiak hasi ziren eta Carlos Yoldik Petronorren gune konfinatuak nola kudeatzen diren jakinarazi zuen.
Yoldik bere hitzaldiari hasiera eman zion gune konfinatua zer den azalduz, dauden gune konfinatu motak eta bertan izan daitezkeen arriskuak aipatuz. Ondoren, gune hauen irekiera zikloa nola garatzen den komentatu zuen, hurrengo aspektuei garrantzia emanez: ireki baino lehenagoko zereginak, baldintzen neurketa, baimendutako langileak, lan baimenak, guneetara sartzeko kontrola eta lanen koordinazioa. Petronorren Enpresa Jardueren arduradunak bere mintzaldia amaitu zuen hurrengoa azpimarratuz: “gune konfinatuen barruan lan egiten duten pertsonen segurtasuna bermatzea ezinbestekoa da, ezagutza duten pertsonak izan behar dira, prestatuak eta esperientziadunak, langile kualifikatuak baina egiten dutenaren eta lan egingo duten lekuaren ezaguera izan behar dute. Garrantzitsuena segurtasunaren alde jardutea da, ezin da ez ikusiarena egin, ezin ditugu gure eginbeharrak utzi, guztia ez du balio”.
Carlos Yoldiren hitzaldiaren bideoa, hemen.