Oskar Tabuenka Athleticen jokalari ohia, Juan Carlos Abascal Antena 3 TV-ren kazetaria eta Javier Beltran Bizkaiko El Desmarque-ren kazetaria Muskizen izango dira, maiatzaren 21ean, Kopako finalaren inguruan mintzatu eta eztabaidatzeko.
“Koparen Bila 2015” hitzaldian zehar, Tabuenkak, Abascalek eta Beltranek Athletic eta Barçaren arteko, datorren maiatzaren 30eko, Kopako finalaz eztabaidatuko dute, bere iritzia emanez talde gorrizuriaren egoeraz eta titulua eskuratzeko dituen aukerez. Topaketa arratsaldeko 19:15etan, Meatzari Aretoan (Muskiz), hasiko da eta Imanol Reino kazetariak aurkeztuko du. Sarrera doakoa da.
ByP Eventos Deportivosek antolatutako eta Petronorren babesa daukan hitzaldia amaitu ostean, Kopako finala Camp Nou-en ikusteko sarrera zozkatuko da bertaratutako guztien artean.