Petronorrek industria mailan dagoen wireless sarerik handienetarikoa dauka. Bonba, esku-maskor eta motorizatu zaharren komunikaziorako sistema da, zeinetan 600.000 euro inbertitu dira.
Teknologia harigabeak gogor sartzen ari dira industrian eta Petronor ez da atzean gelditu. Andelen gunean, kanpoko eremuko tresnak, kablerik gabe, kontrol gelarekin kontaktuan jartzeko sistema diseinatu eta abian jarri da.
600.000 euroko inbertsioz, 3.000 seinale baino gehiago 7 sareetan barneratzea lortu da. Gailu bakoitzak 15 hedagailu-kontzentratzaileekin konektatzen den antena dauka eta hauek aldi berean kontrol gelarekin komunikaturik daude.
Proiektu honen ezarpenak aurrezpen ekonomiko handia eta plantaren segurtasunaren hobekuntza ekarri du: 30km-ko kable elektrikoak jartzea ekiditen du, beste proiektu batzuetan aplikagarria da eta, gainera, prozesuari segurtasuna gaineratzen dio, komunikazioak beste hedagailuen bidez egin daitezkeelako, sare harigabea eratuz. Honela wirelessen bidez konektatutako tresnarik gehien duen industria instalazioetako bat da, sektorean.