Bi mila pertsona baino gehiago Muñatones Gazteluan (Muskizen) izandako Birsortze Historikoko Erdi Aroko Topaketan izan dira pasa den asteburu honetan. 40 birsortzaile inguruk XI eta XV mende bitarteko eguneroko bizimoduaren zein kultur materialaren hainbat alderdi erakutsi dituzte.
Guildas Aureas, Iparreco Iaunac, Magerit Historica, Mendebaldeko Marca eta Mitos Elkarteetako kideek Erdi Aroko birsortze historikoa errealitate bihurtu dute. 40 birsortzaile inguruk didaktikoki Erdi Aroko hainbat alderdi (eguneroko bizitza, ohiturak, lanbideak, tailerrak, elikadura, janzkera, etab.) erakutsi dizkiete bertaratutako 2.000 bisitariei. Horrez gainera, garai horietako zaldunen bizitzarekin (armarriak, jantziak…) erlazionatutako zenbait ekintza eta erakustaldi antolatu dituzte.
Topaketa berezitasun hauekin antolatutako lehena izan da Bizkaian. Dibulgazio ekimena izan da, “museo biziko” erara prestatutako antzerkia. Bertan balio handiko objektuak eta erreplikak ezagutzera eman dira, baita antzinako janzkerak ere, lehengo itxura eta ehundura berdinez eginak.
Esan beharra dago Muñatones Gaztelua ezagutzeko bisitaldi kanpaina ekainaren 21ean hasiko dela eta 13 igandetan zehar luzatuko dela, irailaren 13rarte.
Argazkiak, hemen.