Solido kopuru handiak biltzeko planta

PETRONORek Bilboko portuan petrolio eta sufre solidoen kokea Biltzeko eta Igortzeko Planta ireki nahi du. Honako helburuak izango ditu:

  • Findegitik, kamioiez, Coker unitate berrian ekoiztutako kokea eta erregaien desulfurazioaren ondoriozko sufrea jasotze.
  • Kokea eta sufrea bananduta biltzeko nabe itxiak edukitzea.
  • Bi produktuak itsasontzian sartzea merkatuan banatzeko, barrukoan zein kanpokoan.

Urtean gehienez 8.000 ordu inguru funtzionatzeko diseinatuko litzateke, mantentze-lanak egiteko aldiak barne, beharrezkoak diren administrazioaren baimenak lortutakoan.

Proiektua gauzatzeko inbertsioa 20 milioi eurotan estimatu da.

Proiektua gauzatzeko 22 hile inguru beharlo lirateke.

INSTALAZIO BERRIAREN EZAUGARRIAK

Biltzeko eta Igortzeko Planta Bilboko Portuaren AZ-1 zonako eremu batean kokatuko litzateke, PETRONORek Bilboko Portuko Agintarien baimenarekin..

Eremuak amarratzeko 148 m luze den aurrealdea izango du, 30.000 t arteko kargak hartzen dituzteb itsasontzien eragiketentzat.

Materiala Findegitik jasoko litzateke eta, garraioan hautsa ez igortzeko bereziki egokitutako kamioien bitartez garraiatua.

119 koke-kamioi eta 15 sufre-kamioi hartuko dira batez beste egunean. Merkatal baldintzak eta segurtasunekoak direla eta, bi produktuen kutsaketa saihestuko da deskargarako eremua bata bestetik aldenduta eraikiz. Kamioiak sartzeko bideak eta biltegietarako garraiobideak ere guztiz bananduta egongo dira.

Bi produktuentzat, kamioiak deskargatzeko bi postu jarriko dira, bakoitza 250 t/h-koak. Deskargak ingurumen berme guztiak beteko ditu eta hautsaren igorpena zein zarata mugatuko da. Deskargan sor daitekeen hautsa murrizteko sistema bat eta estalki bat edukiko dute.

Deskargarako postuek baskula bana izango dute, kamioietako kargaren inguruko informazioa Kontrol gelara transmitituko duena.

Deskargarako postu horietatik, produktua kasu bakoitzari dagokion barnera eramango da, edo kasu berezietan, ohikoetan ez, itsasontzira eramango da, zuzenean. Sistemak zintak eta beste hainbat gailu izango dute materiala aukeratutako norabide eta noranzkoan eramateko.

Plantaren Biltegi-barneak

Bata bestetik berezita egongo diren bi eraikin egin nahi dira, maneiatutako produktuntzat bana. Hauek izango dira haien ezaugarri nagusiak:

  • Domo formadun eraikin itxia, 68.000 t koke bildu ahal izateko.
  • Ohiko forma duen eraikin itxia (prismatikoa) 30.000 t sufre biltzeko.

Bietan, bilketa-tontorreraino barrutik 250 t/h abiadura izango duten zerrenda bidez egingo da, materiala metatu eta bildu egingo duten makinak izango dituzte. Kokea biltzeko kasuan, metaketa eta bilketa erdian kokatuko den makina bakar batean egingo dira.

Itsasontzien kargarako atala

Bi materialak biltzeko eta kargatzeko sistemaren diseinua? 400 t/h-koa izango da, beraz, 25.000 t-ko itsasontzi batek 2 egunetan kargatuko luke guztia, gehienez.

Amarratzeko lekuak itsasontzi bakarrarentzat du lekua,? beraz, espedizio-zirkuitua bakarra izango da bi produktuentzat eta, produktua aldatu baino lehen, garbiketa sistema bat beharrezkoa da.

Kaian zehar mugi daitekeen itsasontziak kargatzekoa jarriko da, biratu eta atzera bota daitekeen besoa duena, entregan tobera teleskopikoa izango duena, deskargan askatutako hautsa murrizteko.

PLANTAREN ERAGIKETA

Bilketa-plantak 25-30 t karga erabilgarri dituzten kamioiak jasoko ditu, lanegunetan, goizeko seietatik arratsaldeko seiak arte. Itsasontziak etengabe jasoko dira, bi txandatan, behar logistikoen eta itsasontzien iristearen arabera, beste hainbat faktoreren artean. Gauez kamioiek ez dute deskargatuko, ezta aste bukaeretan, ezta jaiegunetan ere, kasu berezietan ezik.

Muskiz, 2008ko maiatzaren 5