Molen Duna Findegira bisitaldia

Hurrengo astelehenean, hilak 28, Petronorren ordezkari batzuk Mol konpainiaren Duna findegi, Budapestetik 40 km baino gutxiagora dagoen Százhalombatta herrian dagoen Duna findegia bisitatuko dute. Ordezkarien artean konpainiaren agintariek eta Enpresa Batzordeko kideez gain, Muskizeko alkatea, Gonzalo Riancho, udaletxean ordezkariak dituzten alderdien zinegotziak, eta irrati, egunkari zein telebistako kazetariak ere izango dira.

Petronor lehen ere egonda da Molen findegian. 2005az geroztik, hainbat findegira egin ziren bisitaldiak eta, 2006ko maiatzean, Petronorreko ordezkari batzuk lehenengo aldiz joan ziren Százhalombattara, tokian ebaluatu ahal izan zutenak planta haren diseinuaren eta exekuzioaren kalitatea.

2003ko azaroan hasi zen guztia, Petronorrek URF proiektuaren ibilbideari ekin zionean, Ingeniaritza Kontzeptualaren fasearen hasierarekin. Orduan, proiektuaren nondik norakoa definitu zen eta zein teknologia erabiliko zuten ere bai. Kokea egiteko teknologia egiteko lizentzia ematen dutenen ebaluazioaren ondoren, Foster Wheeler enpresa aukeratu zen.

Petronorrek “koke egite geldotua” esaten zaion fintze-prozesua egiten 40 urte baino gehiago daramatzan enpresa delako aukeratu zuen Foster Wheeler. Foster Wheelerrek halako 80 erreferentziatik gora ditu mundu osoan zehar eta garapen teknologiko eta ingurumen sentsibilitate handiko herrialdeetan, Alemania, Kanada eta Herbehereak, besteak beste.

Proposamen teknikoak baino gehiago lortu nahiean, Petronorrek Europan erreferentzia esplizitu bat esatea eskatu zion Foster Wheeleri, zuzenean ikusi ahal izateko eta haren berrikuntza teknologikoak zuzenean ezagutu ahal izateko. Horrela, Foster Wheelerek MOL konpainiaren Duna findegia proposatu zuen erreferentzi gisa, Hungarian dagoena.

/

2006ko maiatzean lehendabiziko aldiz egin zuen Petronorrek bisitaldia eta, hantxe ikusi ahal izan zuen MOLeko findegiaren kokizazio instalazioak eragikera, segurtasun eta Ingurumenaren babesari dagokienez, goi-mailako kalitatea duela.

MOLen findegia Petronorrenaren antzeko kokapenean dago eta, bere garaian, inauguratu zuren 2001 urtean ezagutzen ziren berrikuntza teknologiko guztiak barneratu zituen. Jakina, orduaz geroztik ere aurrerakuntzak gertatu dira teknologia aldetik ta, Petronorrek, Foster Wheeleren laguntzarekin, azken aurrerapen teknologikoak barneratuko ditu lehiakortasuna, segurtasuna eta Ingurumenaren babesa are gehiago hobetzeko.

2006eko uztailak geroztik, URF proiektua gauzatzea erabaki zenetik, Petronorrek bere ezaugarriak eta baldintzak jakinarazi ditu konpainiaren hainbat talderi eta arlori. Informazio hori hitzaldien bidez eta “Gaztelu Berri” barruko aldizkariaren bitartez argiaratu da.

Enpresako langileekin eta erakundeekin zein interesa zuten agente sozialekin eduki diren elkarrizketetan, MOLen Duna findegiaren erreferentziak, Százhalombattakoa, behin eta berriro erabili dira eta beti aztertu da hara berriro joateko aukera. Iritsi da unea.

Muskiz, 2008ko apirilakren 27