Repsol Fundazioak Enpresen Elkartasun Eguna antolatuko du urriaren 15ean. Elkartasunezko eta borondatezko egun honetan hainbat ekintza izango dira Muskizen, Madrilen, Valentzian zein Sevillan aldi berean.
Muskizko jarduera La Arena hondartzan izango da eta Lurgaia Fundazioak eratuko du, natura-ondarearen kontserbazioaz eta kudeaketaz adituak. Proiektu honen helburu nagusia Muskizko La Arena hondartzako dunetako espezie exotiko inbaditzaileak kentzea da. Gainera inguru hau Interes handiko gune babestutzat du Europak eta garrantzi handiko lekutzat jo Batasunaren baitan.
Kanpoko espezie exotikoek betidanik bertakoak izan direnak baztertzen dihardute, gure ekosistemaren balioak kinka larrian jarriz. Arazo hau konpontzen lagundu nahi baduzu bolondres gisa izena eman dezakezu ondoko helbide elektronikoan: voluntariado@fundacion.repsol.org.
Ekintza goizeko 10etan hasiko da eta 13:00tan amaituko da. Ostean, bazkaria izango da Muskizko frontoian.