Repsol Gidak Karrantzako Udalari eman dio, gaur, Pozalaguako Leizea Repsol Gidaren “2013 Txokorik Onena” bezala egiaztatzen duen plaka. Ekintza instituzionala eta saria bistaratzea Karrantzako Kultur Etxean eta kokapenaren egoitzan burutu ziren, hurrenez hurren. Hara bertaratu ziren Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordea, Itziar Epalza; Nekazaritza Foru Ahalduna, Irene Pardo; Karrantzako alkatea, Raúl Palacio; eta Petronorren zuzendari orokorra, Victor Perez de Gezuraga.
Ekintzan Karrantzarentzat “El Mejor Rincón” saria (Txokorik onena) irabazteak izan dituen ondorioak azaltzen dituen bideoa ikusi da eta, ondoren, lehenengo zinegotziak, Pozalaguari emandako laguntza eskertu die guztiei. Bere hitzetan, “tokiko turismoko lehiaketa honi esker asko areagotu dira leizearen bisitariak, eta orain gure ardura da haiei eustea”. Horrez gain, Petronorreko zuzendari nagusiak esan duenez “Repsol eta Petronor oso arro gaude Karrantza eta Pozalaguako Leizea gaur ezagunagoak izaten lagundu izanarekin, udalerriko , Bizkaiko eta Euskadi osoko biztanleei esker, leize eder baten barruan egotetik gainazalera atera eta guztiok ezagutzera igaro baita”.
Itziar Epalza, aldiz, “beraien botoarekin hau egi bihurtu duten guztiak zoriondu eta Euskadi, gaur pixka bat ezagunagoa izatea lortu duten guztiei eskerrak eman” die. Irene Pardok saria eskertu nahi izan du eta “Foru Aldundiaren xedea gure turismo sektorea sendotzea” dela nabarmendu du, “aberastasun eta enplegu gehiago sortzeko gai izatek; gaur beste bultzada bat eman digute, aprobetxa dezagun”.
Leizearen sarreran jarri duten plaka bistaratu ondoren, bisitaldi labur bat egin zuten agintariek. Iragan irailaren 13an irabazi zuen leizeak, haren edertasuna gailendu zuten Guiarepsol.com-eko erabiltzaileei esker.
Gutxi gorabehera 125 metroko luzera duen kobazulo honek fenomeno paregabea du: betiko estalaktitek ez bezala – goitik behera eratzen direnak – estalaktita eszentrikoen multzo bat du, hau da, grabitatearen haurka, behetik gora hazten dira eta norabide guztietan eratzen dituzte adarrak.
TURISMOAREN GORAKADA
Ekintza honen xedea turismoa babestea eta espainiar geografian dauden txoko bereziak ezagutzera ematea da. Izan ere, hasieratik ekintza honetan biziki parte hartu duten Karrantzako biztanleek Pozalaguako Leizera hurbildu diren bisitarien kopuruak lehiaketak aurrera egin ahala gora egin duela ikusi dute: ehuneko 57 aurtengo abuztuan 2012ko abuztuarekiko eta ehuneko 64 gehiago aurtengo irailean , Udalaren datuen arabera.
Bigarren eta hirugarren gelditu diren lekuetan –la Judería de Hervás (Caceres) eta el Torcal de Antequera (Malaga)- turismoak ehuneko 40 inguru egin zuen gora ekainean, uztailean eta abuztuan, agintarien arabera.
Iragan apirilean hasi zen lehiaketan 17 lekuk hartu zuten parte, autonomia erkidego bakoitzeko bat. Guztira 1.244 leku ziren hautagai, haien natura, ondarea edo historia zela eta; gainera, nahiz eta hurbil egon, oraindik ezaguna ez den lekuak zirelako.
Guía Repsol-ek etengabe sustatu zuen interneteko erabiltzaileek parte hartzea. Zozketa bidez “txokoak” proposatzen zituzten erabiltzaileei ere eman zieten saria. Izan ere, gaurko ekitaldira irabazlea ere hurbildu da, Naiara Ortiz, berak proposatu baitzuen Pozalaguako Leizea.
http://elmejorrincon.guiarepsol.com gunean ikus daitezke hautatutako 17 txokoak. Orrian bidaiaz ahalik eta gehien gozatzeko informazio ugari dator: non dagoen, lekuko gastronomia, ingurunea eta inguruko herriak, eta abar. Gainera, bidaia planifikatu nahi dutenentzat, iristeko bideak, gomendatutako jatetxeak eta ostatuak, bisita daitezkeen upeltegiak edo natur gune interesgarriak eskaintzen ditu gidak.