Orain, urrian, abiaraziko den Opera eta gehiago proiektua OLBEko adituek diseinatu dute, pazienteen eta senideen ongizate emozionalari laguntzeko helburuz, oro har musikaren eta bereziki operaren ezagutzaren eta gozamenaren bidez. Gainera, pedagogia eta musika arloetako adituek gauzatuko dute.
Nefrologiako paziente helduentzako eta euren senideentzako programaren helburua da laguntza ematea gaixotasun kronikoaren prozesuaren kudeaketan, musikarekin eta operarekin lotutako bizipen gozagarriak eta esperientzien trukea eskainita. Jarduerak ospitale barruan egingo dira, esaterako, OLBEren opera-denboraldiarekin loturiko hitzaldiak, baina baita kanpoan ere, besteak beste backstagerako bisitak eginez eta opera-lanen entseguetara eta emanaldietara joanez.
Pediatrian, xedea da haurren bizitzaren normalizazioan laguntzea, musikaren eta operaren arloetan ezagutzak eskainita tailerren eta hainbat tresna didaktiko eta multimedien bidez, ospitale barruan; hortik kanpo, Abao Txikiren denboraldiko entseguetara eta opera-emanaldietara joateko aukera emango du.
Azkenik, jaioberrien sailean, programa bat diseinatzen ari da zentzumenen eta ingurumen mailan positiboki eragiteko eta neonatologia-unitateetan soinu-estresa arintzeko, hala nola gurasoen eta seme-alaben artean lotura emozionala finkatzen ari den unean ingurune egokia eskaintzearren.