Munduko hamar petrolio konpainiarik garrantzitsuenetarikoak dira eta mundu mailako gas zein petrolio ekoizpenaren bostena hornitzen dute, baita energiaren %10a ere. Beren kontseilari delegatuek hurrengo eginbideak hartu dituzte: Pariseko COP21 konferentzian klima-aldaketaren aurkako borrokan akordio eraginkorra eskatu; mundu mailako energia mix-aren berotegi efektuko gasen intentsitatearen murrizketa ahalbidetzeko ekimen zein inbertsioak indartu; politika egonkor eta argien ezarpena babestu, 2 ºC-ko helburua betetzen duen etorkizunarekin bat, honela, adostutako erabakiak hartzen lagunduko die konpainiei eta klima-aldaketaren aurkako borrokan modu eraginkor zein iraunkorrean aritu; eraginkortasuna, gas naturala, I+G eta karbonoaren hartze zein biltegiratzea bezalako alorretan kolaboratu; eta lortutako garapenez modu erregular eta ezagueradunean informatu.
Klima-aldaketaren Aurkako Ekimeneko kide diren konpainiek (OGCI) –Repsol, BG Group, BP, Eni, Pemex, Reliance Industries, Saudi Aramco, Shell, Statoil eta Total- berotegi efektuko gasen (BEG) aztarna murrizteko ekintza garrantzitsuak garatu dituzte, azkeneko 10 urtetan beren jardueretatik sortutako isurien %20a gutxitzeaz gainera. Kolaborazio txostena ere egin dute, “Energia gehiago, isuri gutxiago”, zeinetan klima-aldaketari aurre egiteko ekintza praktikoak, esanguratsuak eta teknologikoak abian jartzeko lana islatzen da.
OGCI petrolio industriaren ekimena da, borondatezkoa eta kontseilari delegatuak buru dituena. Klima-aldaketaren aurkako borrokan hartutako erabakiak lastertzea da bere xedea, elkarkidetza eta partaidetza jarduteen bidez.