Jardunaldian zehar Asier Orio Metapostaren Hedapen zuzendariak azaldu zuenez, “Petronor eraldaketa digitalaren eredu da. Sistema honen bidez findegiak kontratuak postontzi batera igo ahal izango ditu. Hornitzaileek buzoi horretarako sarbidea izango dute. Honela, postontzira kontratua igotzean hornitzaileei mezua bidaliko zaie eta haiek bertan sinatzeko dokumentua daukatela jakingo dute”.
Zentzu honetan Koldo Gonzalez de Audikanak hurrengoaz informatu zuen: “Repsol Taldearen barruan sistema aitzindaria da. Metapostarekin kolaboratzea, sinadura elektronikoa ezartzeko eta merkataritza-dokumentazioa babesteko sistema abian jartzeko, Petronorren Trakzio Planaren barruan dagoen adibide argia da. Sinadura prozesua arintzeko, denborak aurrezteko eta merkataritza-dokumentuen mugimendua ekiditeko beharraz sortu da. Sistemak bidaltze, sinadura eta babes prozesua automatizatzen du, paperik gabeko bulegoaren proiektuari balioa eransten dio eta gure hornitzaileentzat doakoa da. Froga pilotua egin dugu ohikoak diren eta kasuistika ezberdina duten 10 enpresekin eta ondo funtzionatu du”.
Petronorrek datorren azaroan 2an martxan jarriko du ekimena, printzipioz findegian ohikoak diren 40 zerbitzu-enpresa barne hartuz.
Aurkezpena, hemen.