Zortzigarren urtez 7.000 ale banatu dira Abanto-Zierbenako, Muskizeko zein Zierbenako biztanleen artean. Egutegiak 12 irudi biltzen ditu, 2015 urtean zehar inguruko kultura eta kirol elkarteek, Findegiaren laguntzaz, antolatutako ekimen, ekintza eta ekitaldiekin.
Petronorrek eskertu egin nahi du inguruan antolatzen diren jarduera ugarietan urtez urte eskuzabal parte hartzen duten boluntario guztiek egindako lan garrantzitsua. Xede horrekin, datorren urtean argazki lehiaketa egingo da Petronorren Facebookeko orri korporatiboaren bitartez, Muskizko, Zierbenako eta Abanto-Zierbenako bizilagunek argazkietan jaso dezaten boluntarioek kirol, gizarte, kultura eta ingurumen jardueretan egiten duten lana. Jose Ignacio Zudairek azaldu duenez, “ideia boluntarioak ingurukoak izatea da, nahiz eta garatzen dituzten ekintzak hiru udalerri hauetan edo kanpoan izan”. Aurkezten diren argazki guztien artetik Petronorretik kanpoko epaimahaiak 12 hautatuko ditu eta horiekin osatuko da 2017ko Petronor Egutegia.
“Aurrera pausoa eman nahi izan dugu eta herri hauetan bizi diren pertsonak kameraren bestaldeko protagonistak izatea, irudietan ateratzeaz gainera, argazkiak ere haiek ateratzea” azpimarratu du Zudairek.
Argazki lehiaketari buruzko prentsa oharra, hemen.
Bideoa, hemen.