2017ko Petronor egutegia, boluntarioen lanari esker ona

Argazki lehiaketa 2017ko Petronor egutegia.
Petronorrek eskertu egin nahi du gure inguruan antolatzen diren jarduera ugarietan urtez urte eskuzabal parte hartzen duten boluntario guztiek egindako lan garrantzitsua. Horregatik, trukean ezer eskatu gabe laguntzen duten pertsona horiei guztiei eskainiko zaie 2017ko Petronor egutegia, haien laguntzarik gabe ezingo bailirateke burutu ekimen horietako asko.

Xede horrekin, datorren urtean argazki lehiaketa egingo dugu Facebookeko gure orri korporatiboaren bitartez, Muskizko, Zierbenako eta Abanto-Zierbenako bizilagunek argazkietan jaso dezaten boluntarioek kirol, gizarte, kultura eta ingurumen jardueretan egiten duten lana. Aurkezten diren argazki guztien artetik 12 hautatuko dira eta horiekin osatuko da 2017ko Petronor egutegia.

Honela egingo da lehiaketa:

  • Datorren urtarrilaren 1etik urriaren 15era arteko epea egongo da parte hartzeko. Bitarte horretan erabiltzaileek argazkiak bidali ahal izango dituzte; parte hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki bidali ahal izango ditu.
  • Gorago esan dugunez, boluntarioek kultura, kirol, ingurumen eta gizarte jardueretan egiten duten lana izango da argazkien gaia.
  • Parte hartzeko epea amaitzen denean, Petronorrek izendatutako epaimahaiak, kalitatea, originaltasuna eta abarreko irizpideak kontuan hartuta, 12 irudi hautatuko ditu, gero 2017ko egutegian argitaratuko direnak. Epaimahaiko kideak lau izango dira, inguru honetako pertsonak, artearekin eta kulturarekin lotura dutenak. Haien erabakia urriaren 19an emango da aditzera Facebookeko orri korporatiboaren bitartez.
  • Gero herri bozketa egingo da urriaren 20tik hasi eta azaroaren 10era arte, 3 irudi irabazleak hautatzeko. Horien egileek sari hauek jasoko dituzte:
    •  1. irabazlearentzako saria: Smartbox kutxa –‘Una Ruta para Descubrir’. Hiru gau birentzako logelan, gosaria eta afaria paradore nazionaletariko batean.
    •  2. irabazlearentzako saria: Smartbox kutxa – ‘Dos Noches para Degustar’. Bi gau birentzako logelan, gosaria eta afaria paradore nazionaletariko batean.
    •  3. irabazlearentzako saria: Smartbox kutxa –‘Tres Días de Ensueño Gourmet’. Bi gau, gosari eta guzti, eta gourmet afari bat upategi batean.
  •  Hiru argazki saridunak azaroaren 14an ezagutaraziko dira eta horrenbestez lehiaketa amaitutzat emango da.

Petronorren Facebookeko orri korporatiboa, hemen.