Petronor eta Erreka Fastering Solutions enpresa bildu dira Findegiko torloju lotura larrien inguruan balio handiko konponbideak elkarrekin garatzeko asmoz.
Errekak denbora errealean torloju loturen zama neurtzeko sistema dauka, ibolt izenekoa, eta Findegiko torloju lotura larrien inguruan balio handiko konponbideak proposatuko ditu. Hornitzaile Trakzio Planaren baitan izandako batzar honetan zehar, Muskizko Findegiko lotura problematikoetako batzuen analisia elkarrekin egitea erabaki zen, ihesaldiak ekiditeko xedez. Lehendabiziko analisi honetarako CK6 Plantako lau lotura aukeratu dira.
Gainera, beste hainbat kolaborazio posibleei buruz mintzatu ziren: etenaldietan denbora hobetzeko, abiaraztetan loturen fidagarritasuna handitzeko, etab.