Etorkizuneko energia ereduaren inguruan mintzatzera eta eztabaidatzera bideratutako jardunaldian zehar Fran Fernandezek hurrengoa azaldu zuen: “munduan gero eta energia gehiagoren eskaera izango da, horregatik badirudi hemendik 20-30 urtera energia fosila egoten jarraituko duela. Aurrerapen teknologikoei esker fotovoltaikoa, eolikoa… garatuko dira eta berriztagarriak etorriko dira, baina petrolioak egoten jarraituko du, gure erosotasun maila eta gizartea mantentzeko”. Ildo beretik “energia berriztagarriek etengabeko garapena” izango dutela aipatu zuen, baita hurrengoa gaineratu ere: “energia fosila erabiltzeari uzten hasiko gara, baina epe labur-erdian berriztagarriak ez dira nahiko izango”.
Garraioan eta berokuntzan iturri fosilen ordezkapenari dagokionez, Fernandezek BIOS erregaiak, automobilgintza eta finketa industria eskutik doazela esan zuen, “motorretan aldaketak egiten dabiltza, erregai berriak erabiltzea ahalbidetzeko. Petronorren 14 urte garamatza BIOetanol prozesuan barneratzen, ETBE ekoizten dugu eta gasolinari gaineratzen diogu, %12a baino pixka bat gehiagoko portzentajean. Dieselean 10 urte garamatza BIOdiesela barneratzen eta azkeneko urteetan landare olioa prozesatzen hasi gara gure desulfurazio unitateetan, beraz dieselak dituen ezaugarri onen pareko hidrogenatutako olioa gaineratzen dugu, %8an”.
Argazkiak, hemen.