PETRONOR ETA MUSKIZKO BABES ZIBILAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA

Alberto Valles, Urtzi Iglesias, Eduardo Conde, Jose Ignacio Zudaire, Borja Liaño, Borja Alea eta Gaizka Gil, Petronorren, akordioa sinatu ondoren. *Falta dira Babes Zibilerako erakundearen gainerako kideak, haien artean: Jose Carlos Leon, Alazne Villar, Ana Carcelen, Raul Moyano eta Sergio Iparragirre.
Muskizen, 2016ko apirilaren 11n.

BILDUTA

Batetik, BORJA LIAÑO ABARRATEGI jauna, Muskizko Udalaren izenean eta hori ordezkatuz, Muskizko udalerriko alkatea den neurrian eta Muskizko Babes Zibilerako Boluntarioen Udal Erakundeari (Muskizko BZBUE) ordezkatuz.

Bestetik, JOSE IGNACIO ZUDAIRE ARANA jauna, Petróleos del Norte, S.A. (PETRONOR) enpresaren izenean eta horri ordezkatuz, Pertsona, Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria den neurrian.

ESKU HARTZEN DUTE

Lehenengoak, Muskizko Udaleko alkatea den heinean eta 7/85 Legeak, apirilaren 2koak, Tokiko Araubidearen Oinarriei buruzkoak, 21. artikuluko b) atalean emandako aginpideen babesean.

Bigarrenak, Petróleos del Norte, S.A. (PETRONOR) enpresan Pertsona, Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria den neurrian, Jose Ignacio Uranga Otaegui Bilboko Notarioak 1.527. protokoloarekin 2013ko uztailaren 26an egindako ahalorde-eskrituran adierazitako ahalmenen arabera.

Bi aldeek, beren karguen funtzioak erabiliz, elkarri onartzen diote hitzarmen hau sinatzeko gaitasun osoa eta hurrengoa

AZALTZEN DUTE:

LEHENENGOA.- Muskizko Babes Zibilerako Boluntarioen Udal Erakundea (Muskizko BZBUE) babes zibilerako erakunde laguntzaile bezala onartzen den erakundea da eta betiere agintari eskudunek eskatuta eta Larrialdien nahiz Meteorologiaren Arretarako Euskal Sisteman larrialdiak kudeatzez arduratzen direnen agindupean jarduten du.

Eratze-estatutuen edo –arauen arabera, bere funtzio nagusia larrialdiko egoeratan pertsonei eta ondasunei arreta eskaintzea da.

Erakundea altruista da eta ez du irabazi-asmorik. Gainera, lankidetza-hitzarmena sinatua du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailarekin, babes zibilaren eta larrialdietako arretaren berariazko jardueretan erregulartasunez lankidetzan aritzeko.

BIGARRENA.- Muskizko Babes Zibilerako Boluntarioen Udal Erakundea (Muskizko BZBUE) honako talde logistikoetan (TL) egituratzen da:

.- Osasun-taldea. Bere funtzio garrantzitsuenak hurrengoak dira:

  • Ohiko larrialdiko zerbitzu operatiboei (suhiltzaileak, medikuak, poliziak, etab.) laguntzea, esku hartzez arduratzen diren langileek eskatu ostean.
  • Larrialdietan eragindako pertsonen arretan (ebakuazioa, aterpea, hornidura…) laguntzea, betiere dagokion organo eskudunak koordinatuta.

.-Logistikaren taldea, hurrengo funtzio aipagarriekin:

  • Larrialdiko egoeretan esku hartzen denean laguntzea, bai pertsonak eta ondasunak babestu, sorotsi eta laguntzeko, bai kalteak prebenitu eta saihesteko; halaber, Udalaren Babes Zibilerako Planek ematen dizkieten zereginetan errehabilitazio lanak egitea.
  • Arrisku larriko, hondamendiko edo kalamitate publikoko salbuespenezko egoeretan agintariek mugiarazi dituzten beste pertsona batzuen larrialdiko zereginak kokatzea.

.-Esku hartzeko taldea. Bere funtzio garrantzitsuenak hurrengoak dira:

  • Udalerriko arriskuen azterlanetan lankidetzan jardutea, lehentasunez, jendea dabilen eraikin, lokal eta establezimenduetara bideratuak badaude.
  • Udaleko Babes Zibilerako Planak egiten eta mantentzen laguntzea.
  • Arrisku desberdinak dituzten taldeetarako informazio- eta hedapen-kanpainak egiten laguntzea eta tokiko agintaritzak emandako gidalerroak betetzea.
  • Prebentziozko antolaketa operatiboetan parte hartzea (gizakien kontzentrazio handiak, baso-zaintza, etab.). betiere dagokion organo eskudunak koordinatuta.

Funtzio horiek betetzeko, funtzionalki kasu bakoitzean agintari arduradunen mende arituko dira.

HIRUGARRENA.- PETRONOR enpresak eraginkortasunez lagundu nahi du herritarren segurtasuna sendotzen eta, horretarako, Babes Zibilerako boluntarioei eta, bereziki, Muskizko BZBUEri lagundu nahi die.

Horrengatik guztiarengatik, lankidetza-hitzarmen hau sinatzea erabakitzen dute hurrengo klausulekin bat:

KLAUSULAK

LEHENENGOA: lankidetzaren xedea

Aipatu lankidetza-hitzarmen honek herritarren segurtasuna sendotzen PETRONOR enpresaren lankidetza eraginkorra nabarmentzea du xede. Horretarako, Babes Zibilerako boluntarioei eta, bereziki, Muskizko BZBUEri lagundu nahi die, batetik, prestakuntza-ekintzen bitartez eta, bestetik, bitarteko materialez hornituz, besteak beste, “kanpoko desfibriladore erdi automatikoaz” (KDEA) eta “larrialdiko jardueretan aritzeko bizkar-zorroaz”.

BIGARRENA: Petronorren partaidetza

Xede horrez, Petronorrek eraginkortasunez parte hartuko du. Ildo horri eutsiz, prestakuntza-ekintzak finantzatuko ditu eta Muskizko BZBUEri ondoren deskribatzen diren instalazioak eskura jarri eta baliabide logistikoez hornitu eta horiek lagako dizkio:

1.- Prestakuntza-ekintzak: izan daitezkeen esku-hartzearen agertokiak kontuan hartuta, boluntarioek prestakuntza zabaltzeko, prestakuntza-ikastaro homologatuetara joango dira eta honako edukiak izango dituzte:

.-Suteak itzaltzeko prestakuntza.

.-Espazio mugatuetan esku hartu eta erreskatea egitea.

.-Ur-erreskatea.

.-Krisi agertokien kudeaketa psikologikoan prestakuntza.

Prestakuntza Petronorrek finantzatuko du denborazkotasun egokiarekin eta lehenago dagokion diru-laguntza eskatuta.

2.- Praktikak egitea: boluntarioek prestakuntza gauzatu ostean, Petronor enpresaren entrenamendu-instalazioetan praktikak egin ahal izango dituzte, konpainiako arduradunek ikuskatuta.

3.- Baliabide logistikoez hornitzea eta eskura jartzea: Behar bezala esku har dezaten, boluntarioek Petronorri behar dituzten baliabide guztiak eskatu ahal izango dizkiote, esku hartzeak eraginkortasunez gauzatzen dituztela bermatzeko. Petronorrek eskuratutako ekipoak findegiko arduradunek erabiliko dituzte, banako babes ekipoen (BBE) salbuespen logistikoak izan ezik. Azkenekoak Petronorrek mailega ditzake behar diren esku hartzeetarako edo beharrezkoa denean berehala eskura izateko lagako dira.

Baliabideren bat eskura ez badago eta beharrezkoa edo ezinbestekoa bada, Petronorren inbentarioan industria-erakundeak Muskizko BZBUEri lagatzeko erostea aztertuko du.

Zehatz-mehatz esanda, Petronorrek Muskizko BZBUEri dohaintzan emango dio “larrialdien kasuan jarduteko bizkar-zorroa” eta “kanpoko desfibriladore erdi automatikoa” (KDEA).

Desfibriladorearen erabilerari dagokionez, Muskizko BZBUEk 9/2015 Dekretuak, urtarrilaren 27koak, kanpoko desfibriladore automatikoen eta erdi automatikoen instalazioa eta erabilera arautzen duenak eta osasun eremuarekiko kanpoaldeko erabilera publikoko espazio zehatzetan instalatzea behartzen duenak, xedatutako legezko baldintzak betetzen dituela bermatu beharko du. Aipatu Dekretua 2015eko otsailaren 4ko HEAAk argitaratzen du. 1. zenbakia duen dokumentu bezala dekretuaren laburpena eta idazkera osoa eransten dira.

Zehazki, Muskizko BZBUEk I. eranskin bezala dekretuan azaldutako eredua erabiliz Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari jakinaraziko dio KDEA instalatu duela. Toki seguruan, zabalean, begi-bistakoan eta irisgarrian kokatuko da. Instalazioa argi eta garbi seinaleztatuko da eta erabilera azalpenak izango ditu, bai euskaraz, baita gaztelaniaz ere.

Jakinarazpen-datatik, Muskizko BZBUE enpresa fabrikatzailearen argibideekin bat, kontserbazioa eta mantentze-lanak bermatzez arduratuko da.

KDEArekin jarduera bakoitza Dekretuak 6. artikuluan xedatutako jarduera-protokoloa jarraiki egin beharko da.

Desfibriladorea erabiltzeari buruzko prestakuntza erregistratu eta jakinaraziko da. Erabilerari buruzko prestakuntza beharrezkoa balitz, Petronorrek prestakuntza-jardunaldiak eskain ditzake.

4.- Muskizko BZBUEk prestakuntza eskaintzea: Beren prestakuntzak eta esperientziak hala erakusten dutenean, boluntarioek Petronorren langileen aginpidekoak diren jakintzagaietan prestakuntza irakats dezakete, beharrezkoa izanez gero.

HIRUGARRENA: lankidetza-hitzarmenaren iraupena

Lankidetza-hitzarmena sinatzen den unetik sartuko da indarrean eta hasieran 4 urte iraungo ditu. Hasierako denboraldia amaitutakoan, urtez urte berariaz luzatu ahal izango da. Xede horrez, gutxienez hasierako epea edo urtea amaitu baino hilabete bat lehenago idatziz jakinaraziko da.

LAUGARRENA.- Muskizko BZBUEren konpromisoak

Muskizko BZBUEk parte hartzen duen ekintza eta jarduera guztietan eta PETRONOR enpresak eskuratutako bitarteko guztietan Petronorren logoa eransteko konpromisoa hartzen du.

Eta ondorio egokietarako idatziz jasoa gelditzeko, adostasunaren froga bezala, aldeek dokumentu honen bi ale sinatzen dituzte ondorio bakarrez, arestian aipatutako tokian eta datan.