Bilbo Zaharra euskaltegiak -oraingo honetan Petronorren laguntzaz- “Klasikoen irakurraldi etenik gabea” antolatu du bederatzigarrenez, ikasturtearen amaieran eta “Ikasleen jaia” ospakizunaren barruan. Aurten Kafkaren “Metamorfosia” irakurriko da, ekainaren 9an, Arriaga Antzokian.
Aurten 100 urte bete dira Kafkak “Metamorfosia” idatzi zuela eta Bilbo Zaharra euskaltegia urteurren horretaz baliatu da itzulpenaren garrantzia eta balioa aldarrikatzeko. Irakurraldia datorren ekainaren 9an izango da, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara, Arriaga Antzokian. Hamabi orduko irakurketa jarraitua izango da, laurehun bat irakurle eta berrogeita hamar eragile sozialen partaidetzaz. Partaide bakoitzak bizpahiru minutu izango ditu zehaztutako pasartea irakurtzeko.
Bilbo Zaharreko antolatzaileek gonbidapenen banaketari hasiera eman diote, nahi duenak parte hartu dezan, hurrengo posta elektronikoaren bidez: irakurraldia@bilbozaharra.eus
Informazio gehiago, hemen.