Petronorrek, kontratu enpresek, Abanto, Muskiz zein Zierbenako Udalek eta Somorrostro Irakas-guneak lankidetza hitzarmena sinatuko dute bihar, maiatzak 12, findegiko inguruko herrietako langabetuen enplegagarritasuna errazteko helburuz.
Prentsaurrekoa Muskizko findegiko Muñatones jauregian izango da, 13:00etan, Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidentea, Andreu Puñet Findegiaren kontseilari delegatua, Maite Etxebarria Abanto-Zierbenako alkatesa, Borja Liaño Muskizko alkatea, Iñigo de Loyola Ortuzar Zierbenako alkatea, Juan Manuel Seco Somorrostro Irakas-gunearen zuzendaria eta erreferentziazko kontratu enpresen ordezkariak bertan izango direlarik.