Inguruko enplegagarritasuna hobetzeko lankidetza hitzarmena

Andreu Puñet inguruko herrietako alkateekin, Somorrostro irakas-gunearen zuzendariarekin eta kontratu enpresen ordezkariekin batera.
HITZARMENA, ABANTO-ZIERBENAKO, MUSKIZKO ETA ZIERBENAKO UDALEK, PETRONOR ENPRESAK, SOMORROSTRO PRESTAKUNTZA ZENTROAK ETA FINDEGIKO INSTALAZIOETAN ZERBITZUA EMATEN DUTEN ETA PETRONORREKO FINDEGIAREN INGURUKO UDALERRIETAKO LANGABETUEN ENPLEGAGARRITASUNA HOBETZEKO NEURRIAK BIDERATZEKO HITZARMENAREKIN BAT EGIN NAHI DUTEN KONTRATEK SINATU BEHARREKOA.

BILDURIK

Abanto-Zierbenako Maite Etxebarria Azpiolea alkatea andrea, Abanto-Zierbenako Tokiko Garapenerako Agentzia den Abanto-Zierbena Zerbitzuak, S.L.ren izenean eta ordezkaritzan.

Borja Liaño Abarrategi jauna, Muskizko alkatea, Muskizko Udalaren izenean eta ordezkaritzan.

Iñigo de Loyola Ortuzar Angulo jauna, Zierbenako alkatea, Zierbenako Udalaren izenean eta ordezkaritzan.

Andreu Puñet jauna, Petronorren kontseilari delegatua, Petronor enpresaren izenean eta ordezkaritzan.

Juan Manuel Seco Escartín jauna, Somorrostro Prestakuntza Zentroko zuzendaria, SPZen izenean eta ordezkaritzan.

Antonio Barrenechea Elorrieta jauna, Tamoinen kontseilari delagatua, Tamoin enpresa kontratistaren izenean eta ordezkaritzan.

Alfonso Tocino Acilu jauna,  Miesaren kontseilari delagatua, Miesa enpresa kontratistaren izenean eta ordezkaritzan.

Hector Lumbreras Valdes jauna,  Sacyr-Nervion-en Negozio Garapenaren zuzendaria, Sacyr-Nervion enpresa kontratistaren izenean eta ordezkaritzan.

Luis Mª Minguez Tovar jauna,  Masaren Administrazio eta Giza zuzendaria, Masa enpresa kontratistaren izenean eta ordezkaritzan.

ADIERAZTEN DUTE

Akordio hau izenpetzen dutenek beren baliabide materialak eta ekonomikoak eta giza baliabideak batzeko asmoa dutela, Petronorreko Findegia kokatuta dagoen udalerrietako langabetuen enplegagarritasuna hobetzeko neurriak bideratzeko modua sustatze aldera.

Horretarako, mantentze-enpresa kontratistei eta Somorrostro Prestakuntza Zentroari lagundu nahi die bere instalazioen barruan eginkizun horiek betetzen dituzten pertsonen profil profesionalei dagozkien gaitasunak eskuratzearekin loturiko trebakuntza zehazteko.

Halaber, mantentze-kontratek udalerrietako langabetuak kontrata ditzatela sustatu eta errazteko asmoa du Petronorrek, inguruko udalekin batera.

 

Horrengatik guztiagatik, jakin badakigu laneratzea errazteko baterako jarduketak egin behar direla prestakuntza espezializatuaren bidez, hain zuzen ere langabetuen laneko trebeziak egokitzeko. Hortaz, honako lankidetza-hitzarmen hau izenpetzea erabaki dute, klausula hauen arabera:

  • Xedea

Hitzarmen honen xedea udalen konpromisoak eta baldintzak araupetzea eta ezartzea da. Izan ere, horien bidez, udalek, laguntzak erabiliz, langabetuen prestakuntzarako diru-ekarpenak egingo dituzte, haien enplegagarritasuna hobetzeko eta Petronorreko Findegiko instalazioetan zerbitzua ematen duten enpresa kontratistei laguntzeko xedearekin.

  • Ikastaroak

Proposaturiko ikastaroen izena “Enplegagarritasuna hobetzeko prestakuntza” izango da, eta 62 orduko iraupena izango du.

Hasieran, 2 ikastaro ematea ezarri da, guztira 30 partaide (15 lagun ikastaro bakoitzean), eta ikasleen banaketa proportzionala egingo da: Abanto-Zierbenako 12 ikasle, Muskizko 12 ikasle eta Zierbenako 6.

2016ko maiatzaren 16an hasiko dira eta aldi berean emango dira; bat astelehenetan eta asteazkenetan izango da, eta bestea astearteetan eta ostegunetan 9:00etatik 13:00etara.

Petronorrek, enpresa kontratistek eta Somorrostro Prestakuntza Zentroak adostu dituzte, aldez aurretik, prestakuntzako edukiak.

Hitzarmen honen I. ERANSKINEAN gehitu dira prestakuntza-programaren edukiak.

Prestakuntza Zentroa

Somorrostro Prestakuntza Zentroak emango ditu ikastaroak. Izan ere, ibilbide luzea du prestakuntza-programak ematen, Petronor enpresarentzat nahiz enpresa kontratistentzat.

6.200 €-ko kostua izango du ikastaro bakoitzak.

  • Partaideen betekizunak

Ezinbesteko beharkizun hauek ezarri dira hasierako bi ikastaro horietan parte hartu ahal izateko:

-Abanto-Zierbena, Muskiz edo Zierbena udalerrietan erroldatuta egotea gutxienez 2015eko urtarrilaren 1etik aurrerako antzinatasuna izanda.

– Langabezian egotea eskabidea egitean eta ikastaroa hasteko unean.

– Aurretik egina eta indarrean izatea kontratistentzako segurtasuneko 10 orduko ikastaroa.

– Industriaren edota eraikuntzaren sektorean esperientzia dutenak lehenetsiko dira.

  • Ebaluazioa

Somorrostro Prestakuntza Zentroak, prestakuntza bukatutakoan, ikastaroan parte hartzen duten pertsona guztien ebaluazioa egitea eta “gai” edo “ez gai” kalifikazioa ematea hitzartzen du.

  • Kontratazioa

Ikastaroak bukatutakoan, Somorrostro Zentroak “GAI” kalifikazioa lortu duten partaideen zerrendak helaraziko dizkie enpresa kontratistei, mantentze elektromekanikoko laguntzailearen profila duen pertsonalaren beharrak betetzeko, eta enpresa horiek pertsonala elkarrizketatu eta harremanetan jartzeko konpromisoa hartzen dute.

Honako hau hitzartzen duten enpresa kontratistek: Abanto-Zierbenako, Muskizko eta Zierbenako udaletako tokiko garapeneko agentziei jakinaraztea izandako harremanen eta gauzaturiko kontratazioen emaitzak, programaren gaineko behar bezalako jarraipena egiteko.

Enpresa kontratistek hitzartzen dute, beren posibilitateen barruan, bi ikastaroetan parte hartzen duten pertsonak hautagai izan daitezen enpresen hautaketa-prozesuetan eta kontratazioen aldetik dituzten beharretan.

Bestalde, Somorrostro Prestakuntza Zentroak ere igorriko dizkie “gai” kalifikazioa lortu duten partaideen zerrendak akordio hau izenpetzen duten udaletako tokiko garapenerako agentziei.

  • Finantzazioa

Hiru udalek hitzartzen dute mantentze elektromekanikoko laguntzailearen bi ikastaro gutxienez finantzatzea hasieran, udalerri horietako langabetuen enplegagarritasuna hobetzeko.

Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena udalerrietan erroldaturiko pertsonentzako prestakuntzaren kostu osoa hartzen dute beren gain akordio hau izenpetzen duten udalek.

Kostu hori proportzioan ezarriko zaio udal bakoitzari, ikastaroan parte hartzen duten udalerri bakoitzeko partaideen kopuruaren arabera.

Eta hala agerraraz dadin eta ondorio egokiak izan ditzan, Hitzarmen hau izenpetu da, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.