Abanto-Zierbenak bere Mendi Ibilaldiaren zazpigarren edizioa izan zuen atzo. Guztira , Euskadi zein Kantabriako berrogei herri baino gehiagotik etorrirako 302 mendizalek (100 Abantokoak) hartu zuten parte, %33a emakumeak.
Gallarreta Mendi Taldeak antolatutako eta Abanto-Zierbenako Udalaren, Petronorren zein Deiaren laguntzaz egindako lehia xederik gabeko froga hau, goizeko 8:00etan irten zen Gallartako Eusko Gudariak Plazatik, aurreko urteetako partaidetza indizea mantenduz.
Ohikoa denez ibilaldiak bi bide izan zituen, motza 23km-koa eta luzea 35km-koa. Alex Saez izan zen martxa laburra, korrikan, amaitu zuen lehena, Jorge Ipiñaren aurretik, eta Gorka Castañedak ibilbide luzea lehenengo postuan bukatu zuena, bigarrena Javi Etxeberria izanik.
Emilio Fernandez Gallartarrak, 79 urterekin, frogako mendizalerik nagusiena izan zen eta Ana Txurruka, 11ekin, gazteena.