2015an zehar, Petronorrek 5.390,7 milioi euroko salmentak izan zituen, horietatik 3.743,3 m. barne markatura joan ziren eta 1.647,4 m. esportazioetara.
Epe berean, Bilboko Merkataritza Ganberaren datuen arabera, Bizkaiko esportazioen guztizkoa 9.045 milioi eurokoa izan zen. Gauzak horrela, Muskiz, Abanto zein Zierbenako findegiaren esportazioak Bizkaia osoko %18.21a izan ziren.
Tonetan, Petronorrek 10.875.669 TM saldu zituen iaz, horietatik %58.89a estatuko merkatura bideratu zen eta %41.2a esportazioetara.